Hortz inplanteak hondarribian

hortz-inplanteak

hortz inplanteak hondarribian

irribarre eder batek zure osasuna eta konfiantza hobetzen du

Hortz-inplanteak, falta diren hortzak ordezkatzeko aukerarik seguruena, iraunkorrena eta estetikoena dira. Zuzenean integratzen dira hezurrean eta sustrai artifizial gisa jarduten dute, eta hoien gainean jartzen dira hortz naturalak imitatzen dituzten koroak.

Hortz faltak ez dizu aurpegiko estetikan bakarrik eragiten, arazo funtzionalak sor ditzake, hala nola, mastikatzeko zailtasuna, masailezur hezurra galtzea edo geratzen diren hortzen mugimenduak. Beraz, inplanteekin, irribarrea berreskuratzeaz gain, aho osasun orokorra ere hobetuko duzu.

Hondarribian dagoen gure klinikan, hortz inplanteen tratamendu guztiz pertsonalizatuak egiten ditugu. Kasu bakoitza aztertzen dugu, diagnostiko zehatz bat egin eta prozedura planifikatzen dugu, teknologia aurreratua erabiliz, emaitza iraunkorra, erosoa eta funtzionala bermatzeko

ZURE HORTZ-INPLANTEEN KLINIKA HONDARRIBIAN

Zure neurrira egindako hurbileko arreta pertsonalizatua

Gure hortz-klinikan, prozesu osoan zehar laguntzen zaitugu, hasierako kontsultatik hasi eta azken inplantea jarri eta jarraipena egin arte. Gure taldeak esperientzia klinikoa, teknologia aurreratua eta arreta guztiz pertsonalizatua uztartzen ditu.

Eskuratu zure informazio-hitzordua eta ezagutu nola zure hortz-inplanteek zure irribarrearen funtzioa eta estetika berreskuratzen lagun zaitzaketen. Izan ere, mastikatzea, irribarre egitea eta konfiantzaz hitz egitea ezinbestekoak dira gure eguneroko ongizaterako

HORTZ INPLANTEEN ONURAK

Berreskuratu zure irribarrea irtenbide segurua eta natural batekin

Hortz implanteak, abantaila ugari eskeintzen dituzte beste irtenbide batzuekin alderatuta. Hauek dira abantaila nagusietako batzu:

Euste egonkorra eta sentsazio naturala

Hezurrean integratzen dira osteointegrazioaren bidez, oinarri sendo bat eskainiz, hizketa eta jate normal bat ahalbideratuz.

Hezurren eta aurpegiko egituraren kontserbazioa

Hortz bat galtzean gertatzen den hezur-xurgapena eragozten dute, aurpegiaren bolumena eta masailezurraren funtzionaltasuna mantenduz.

Iraunkortasun haundia eta mantentze erraza

Higiene onarekin eta aldizkako berrikusketekin, inplanteek hamarkadak iraun dezakete ordezkatu beharrik izan gabe.

Emaitza estetiko txukun eta bikainak

Inpluante gaineko koroak neurrira diseinatuta daude, zure hortz naturalen kolorea, forma eta tamaina imitatuz. 

Contacto

Ponte en contacto

Si buscas un equipo cercano, tratamientos avanzados y un espacio en el que sentirte cómodo, contáctanos. Estaremos encantados de escucharte, resolver tus dudas y agendar tu primera visita sin compromiso.

Teléfono
943 64 01 34

WhatsApp
635 70 76 16